Mostrando entradas con la etiqueta Ariketa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ariketa. Mostrar todas las entradas

viernes, 18 de abril de 2008

¿Los TIC están generando innovación pedagógica en las aulas?

Artikulu hau teknologia berriek ikasgeletan duten presentziaz eta erabileraz ari da. Autoreak aditzera ematen duenez, gero eta handiagoa da teknologia berrien presentzia ikastetxeetan, teknologia iadanik arazo bat ez dela argituz. Izan ere, gutako askok ikusi ahal izan dugun bezala, gero eta presentzia handiagoa dute arbel digitalek, proiektoreek, ordenagailuek, WIFI, etab. bezalako baliabide teknologikoek ikasgeletan. Hala ere, eta azterketa desberdinek adierazi bezala, hauen presentziak ez du aldatu irakaskuntza tradizionala. Hauek soilik planifikaziorako erabiltzen direlarik.

Nire uste apalean baliabide hauek soilik planifikaziorako eta euskarrirako erabiltzea ez dago ondo. Hainbeste diru baliabide hauetan inbertitu ostean, eta irakasleen formakuntzan inbertitu ostean, etekin gehiago atera beharko litzaieke. Etorkizuna digitala izango dela hain argi ikusten den garai hauetan, ikasgeletan hezkuntza metodoei dagokionean innobatu egin beharko litzateke, nahiz irakaskuntza tradizionala eskurago egon. Ni aurrerapen teknologikoen lagun handia ez banaiz ere, izugarrizko errekurtsoak direla onartu beharra daukat, eta irakaskuntza tradizionala orain arte funtzionatu badu ere, atzean gelditzen ari dela.

Beraz, eta bukatzeko, teknologia/baliabide berri hauei aukera bat eman behar zaiela uste dut eta irakaskuntzara egokitu eta irakasteko tresna bezala erabili, izan ere baliabide multimedia asko daude zeintzuekin metodo tradizionalarekin baino gehiago ikasi daitekeen.

miércoles, 16 de abril de 2008

Blog-en aplikazio didaktikoa

Blog (edo Weblog) bat, anotazio, istorio edo artikulu publikoak idazten diren Interneteko webgune bat da. Blogari bakoitzak anotazioak egunkari edo bitakora moduan idazten ditu eta hauek kronologikoki argitaratuz doaz bere blogean.

Blogen ezaugarriak honako hauek dira:
- Libreak dira: nahi duena esan dezake norberak bere blogean.
- Kronologikoak dira: gaur idatzitakoa atzokoaren aurretik azaltzen da.
- Irekiak dira: orokorrean irakurleek iruzkinak idatz ditzakete anotazioetan, baina hau egilearen erabakia da.
- Kategoriatan banatuta daude: argitaratzen den sarrera bakoitza kategoria bat edo gehiagotan sar daiteke, horrela tematika desberdinetako sarrerak sailkatu daitezkeelarik.

Edublog delakoak ere badaude, hauek weblog batzuk dira hezkuntzarako bideratutakoak eta ikasleek eta irakasleek ikaskuntzarako erabiltzen dituzte.

Lan honetan blogen aplikazio didaktikoa gaiaz aritu behar garenez eta nik gai honen inguruan ez dakidanez ezer trasteatzen ibili naiz sarean eta zenbait bideo eta artikulu interesgarri aurkitu ditut. Lehendabiziko bideoan informatikako klase bat ikus daiteke non haurrak blogak erabiltzen dauden ariketa desberdinak egiteko. Bigarren bideoan aldiz, ikasleen iritziak agertzen dira blogak klasean erabiltzearen inguruan.

Artikuluei dagokionez, lehendabizikoa weblog-en aplikazio didaktikoei buruzkoa da eta proposamen didaktiko bat aurkezten du blogak erabiltzeko. Bukatzeko eskematxo bat ere aurkitu dut blogen aplikazio didaktioaz diharduena eta interesgarria izan daitekeena zenbait aspektu argitzeko, hona hemen: http://cmapspublic.ihmc.us/servlet/SBReadResourceServlet?rid=1172011947812_810760620_8828&partName=htmltext
Nik nire aldetik ez daukat oso argi blog-en bidez gauza asko ikas ditzaketenik haurrek. Izan ere despistatzeko modu bat izan daiteke ez baitira soilik eskatzen zaionean zentratuko. Noski, hau adinaren arabera aldatzen joango da, hala ere ez dakik nik aukera izan eskero aplikatuko nukeenik.