miƩrcoles, 21 de mayo de 2008

2008/05/19

Gaurkoan klase praktikoa bakarrik izan dugu, aurkezppenak egin ditugularik talde guaztiok.

Klase teorikorik ez dugu izan, desdoble bakoitzarentzat 2 ordu hartu ditugulako.

Azken egunkaria dut hau, ikasturtea bukatu da!!!!!!!!!!!!!!!!!!

lunes, 19 de mayo de 2008

2008/05/12

Gaurkoan klase praktikoan talde lan aegiteko tartetxoa eskeini digu irakasleak, beraz, klase guztia horretxetan ibili gara.

Klase teorikoan azken teoriarekin jarraitu eta bukatu dugu.

Marmokekin igerian

Soinua, estekak eta animazioa

viernes, 16 de mayo de 2008

2008/05/05

Gaurkoan ez naiz klasera etorri baina klasekide batzuekin hitz egin ostean argitu didate zer egin duten beraz hemen jarriko dut eta ni nire kabuz egiten saiatuko naiz ea ondo ateratzen zaidan.

Praktikoan azaldu didatenez, aurreko astean eginiko power pointari soinua jarri diote eta ondoren slideshare izeneko lekuan eseki, ea nik egin dezakedan...

Teorikoan artikulu baten inguruan hitz egin dute eta teoriarekin jarraitu.

martes, 6 de mayo de 2008

2008/04/28

Gaurkoan talde lanaz aritu gara klase praktikoak, irakasleak nondik-norakoak gainetik azaldu dituelarik, zehaztasun handiegirik gabe. Ondoren power pointarekin aritu gara lanean, ariketa erraz batzuk egin ditugu, efktuak eta orri aldaketan arreta jarriz.

Ondoren klase teorikoan bideo bat ikusi dugu, hau Portugesez zegoen. Hala eta guztiz ere, dena ez bada ere gehiena ulertu dugu. Bideo hau, teknologia eta metodologiaren inguruan dagoen eztabaidaz dihardu, oraintsu lantzen ari garen gaiaren aria jarraituz. Hona hemen bideorako esteka: http://www.youtube.com/watch?v=IJY-NIhdw_4

domingo, 27 de abril de 2008

2008/04/21

Gaurko klase praktikoan feed-ak egiten aritu gara. Hauek etengabe berrizten diren web-etarako zuzeneko sarrerak dira. Blogen link zerrenda bat ere egin dugu, hau da ikaskideen blogetarako sarrera zuzenak.

Bukatzeko taldeka unitate didaktiko bat prestatu behar genuela argitu digu, baina gehiegi zehaztu gabe.

Klase teorikoan azterketa noiz egingo dugun adosten aritu gara.