miércoles, 21 de mayo de 2008

2008/05/19

Gaurkoan klase praktikoa bakarrik izan dugu, aurkezppenak egin ditugularik talde guaztiok.

Klase teorikorik ez dugu izan, desdoble bakoitzarentzat 2 ordu hartu ditugulako.

Azken egunkaria dut hau, ikasturtea bukatu da!!!!!!!!!!!!!!!!!!

lunes, 19 de mayo de 2008

2008/05/12

Gaurkoan klase praktikoan talde lan aegiteko tartetxoa eskeini digu irakasleak, beraz, klase guztia horretxetan ibili gara.

Klase teorikoan azken teoriarekin jarraitu eta bukatu dugu.

Marmokekin igerian

Soinua, estekak eta animazioa

viernes, 16 de mayo de 2008

2008/05/05

Gaurkoan ez naiz klasera etorri baina klasekide batzuekin hitz egin ostean argitu didate zer egin duten beraz hemen jarriko dut eta ni nire kabuz egiten saiatuko naiz ea ondo ateratzen zaidan.

Praktikoan azaldu didatenez, aurreko astean eginiko power pointari soinua jarri diote eta ondoren slideshare izeneko lekuan eseki, ea nik egin dezakedan...

Teorikoan artikulu baten inguruan hitz egin dute eta teoriarekin jarraitu.

martes, 6 de mayo de 2008

2008/04/28

Gaurkoan talde lanaz aritu gara klase praktikoak, irakasleak nondik-norakoak gainetik azaldu dituelarik, zehaztasun handiegirik gabe. Ondoren power pointarekin aritu gara lanean, ariketa erraz batzuk egin ditugu, efktuak eta orri aldaketan arreta jarriz.

Ondoren klase teorikoan bideo bat ikusi dugu, hau Portugesez zegoen. Hala eta guztiz ere, dena ez bada ere gehiena ulertu dugu. Bideo hau, teknologia eta metodologiaren inguruan dagoen eztabaidaz dihardu, oraintsu lantzen ari garen gaiaren aria jarraituz. Hona hemen bideorako esteka: http://www.youtube.com/watch?v=IJY-NIhdw_4

domingo, 27 de abril de 2008

2008/04/21

Gaurko klase praktikoan feed-ak egiten aritu gara. Hauek etengabe berrizten diren web-etarako zuzeneko sarrerak dira. Blogen link zerrenda bat ere egin dugu, hau da ikaskideen blogetarako sarrera zuzenak.

Bukatzeko taldeka unitate didaktiko bat prestatu behar genuela argitu digu, baina gehiegi zehaztu gabe.

Klase teorikoan azterketa noiz egingo dugun adosten aritu gara.

viernes, 18 de abril de 2008

¿Los TIC están generando innovación pedagógica en las aulas?

Artikulu hau teknologia berriek ikasgeletan duten presentziaz eta erabileraz ari da. Autoreak aditzera ematen duenez, gero eta handiagoa da teknologia berrien presentzia ikastetxeetan, teknologia iadanik arazo bat ez dela argituz. Izan ere, gutako askok ikusi ahal izan dugun bezala, gero eta presentzia handiagoa dute arbel digitalek, proiektoreek, ordenagailuek, WIFI, etab. bezalako baliabide teknologikoek ikasgeletan. Hala ere, eta azterketa desberdinek adierazi bezala, hauen presentziak ez du aldatu irakaskuntza tradizionala. Hauek soilik planifikaziorako erabiltzen direlarik.

Nire uste apalean baliabide hauek soilik planifikaziorako eta euskarrirako erabiltzea ez dago ondo. Hainbeste diru baliabide hauetan inbertitu ostean, eta irakasleen formakuntzan inbertitu ostean, etekin gehiago atera beharko litzaieke. Etorkizuna digitala izango dela hain argi ikusten den garai hauetan, ikasgeletan hezkuntza metodoei dagokionean innobatu egin beharko litzateke, nahiz irakaskuntza tradizionala eskurago egon. Ni aurrerapen teknologikoen lagun handia ez banaiz ere, izugarrizko errekurtsoak direla onartu beharra daukat, eta irakaskuntza tradizionala orain arte funtzionatu badu ere, atzean gelditzen ari dela.

Beraz, eta bukatzeko, teknologia/baliabide berri hauei aukera bat eman behar zaiela uste dut eta irakaskuntzara egokitu eta irakasteko tresna bezala erabili, izan ere baliabide multimedia asko daude zeintzuekin metodo tradizionalarekin baino gehiago ikasi daitekeen.

miércoles, 16 de abril de 2008

Blog-en aplikazio didaktikoa

Blog (edo Weblog) bat, anotazio, istorio edo artikulu publikoak idazten diren Interneteko webgune bat da. Blogari bakoitzak anotazioak egunkari edo bitakora moduan idazten ditu eta hauek kronologikoki argitaratuz doaz bere blogean.

Blogen ezaugarriak honako hauek dira:
- Libreak dira: nahi duena esan dezake norberak bere blogean.
- Kronologikoak dira: gaur idatzitakoa atzokoaren aurretik azaltzen da.
- Irekiak dira: orokorrean irakurleek iruzkinak idatz ditzakete anotazioetan, baina hau egilearen erabakia da.
- Kategoriatan banatuta daude: argitaratzen den sarrera bakoitza kategoria bat edo gehiagotan sar daiteke, horrela tematika desberdinetako sarrerak sailkatu daitezkeelarik.

Edublog delakoak ere badaude, hauek weblog batzuk dira hezkuntzarako bideratutakoak eta ikasleek eta irakasleek ikaskuntzarako erabiltzen dituzte.

Lan honetan blogen aplikazio didaktikoa gaiaz aritu behar garenez eta nik gai honen inguruan ez dakidanez ezer trasteatzen ibili naiz sarean eta zenbait bideo eta artikulu interesgarri aurkitu ditut. Lehendabiziko bideoan informatikako klase bat ikus daiteke non haurrak blogak erabiltzen dauden ariketa desberdinak egiteko. Bigarren bideoan aldiz, ikasleen iritziak agertzen dira blogak klasean erabiltzearen inguruan.

Artikuluei dagokionez, lehendabizikoa weblog-en aplikazio didaktikoei buruzkoa da eta proposamen didaktiko bat aurkezten du blogak erabiltzeko. Bukatzeko eskematxo bat ere aurkitu dut blogen aplikazio didaktioaz diharduena eta interesgarria izan daitekeena zenbait aspektu argitzeko, hona hemen: http://cmapspublic.ihmc.us/servlet/SBReadResourceServlet?rid=1172011947812_810760620_8828&partName=htmltext
Nik nire aldetik ez daukat oso argi blog-en bidez gauza asko ikas ditzaketenik haurrek. Izan ere despistatzeko modu bat izan daiteke ez baitira soilik eskatzen zaionean zentratuko. Noski, hau adinaren arabera aldatzen joango da, hala ere ez dakik nik aukera izan eskero aplikatuko nukeenik.

2008/04/14

Gaurko klase praktikoan blogen aplikazio didaktikoaren inguruko informazioa bilatzen aritu gara, bideo edota artikuluak izan zitezkeelarik.

Ondoren klase teorikoan Berrikuntza Teknologikoak Hezkuntzan gaiarekin jarraitu dugu.

Datorren asterako egin beharreko lanak:
- Blogen aplikazio didaktikoak gaiaz post bat egin
- Testua irakurri eta iruzkina egin.

lunes, 7 de abril de 2008

2008/04/07

Gaurkoan klase praktikoan erlojua sartu dugu gure blog-ean. Horrez gain estekak egiten ere ikasi dugu eta etiketak jartzen. Guzti honetaz gain, Erikek Aiora eta niri erakutsi digu nola eseki ikaskideen blogetako helbideak. Klase guztia blog-a "tuneatzen" aritu gara eta bukatu denean klase teorikoa izan dugu.

Klase teorikoa gaurkoan ere ordenagailu gelan eman dugu, bideo batekin hasi dugularik klasea "Education today and tomorrow" izenekoa. Ondoren Berrikuntza Teorikoez Hezkuntzan hitz egiten aritu da irakaslea diapositiba presentazio baten bidez.