viernes, 18 de abril de 2008

¿Los TIC están generando innovación pedagógica en las aulas?

Artikulu hau teknologia berriek ikasgeletan duten presentziaz eta erabileraz ari da. Autoreak aditzera ematen duenez, gero eta handiagoa da teknologia berrien presentzia ikastetxeetan, teknologia iadanik arazo bat ez dela argituz. Izan ere, gutako askok ikusi ahal izan dugun bezala, gero eta presentzia handiagoa dute arbel digitalek, proiektoreek, ordenagailuek, WIFI, etab. bezalako baliabide teknologikoek ikasgeletan. Hala ere, eta azterketa desberdinek adierazi bezala, hauen presentziak ez du aldatu irakaskuntza tradizionala. Hauek soilik planifikaziorako erabiltzen direlarik.

Nire uste apalean baliabide hauek soilik planifikaziorako eta euskarrirako erabiltzea ez dago ondo. Hainbeste diru baliabide hauetan inbertitu ostean, eta irakasleen formakuntzan inbertitu ostean, etekin gehiago atera beharko litzaieke. Etorkizuna digitala izango dela hain argi ikusten den garai hauetan, ikasgeletan hezkuntza metodoei dagokionean innobatu egin beharko litzateke, nahiz irakaskuntza tradizionala eskurago egon. Ni aurrerapen teknologikoen lagun handia ez banaiz ere, izugarrizko errekurtsoak direla onartu beharra daukat, eta irakaskuntza tradizionala orain arte funtzionatu badu ere, atzean gelditzen ari dela.

Beraz, eta bukatzeko, teknologia/baliabide berri hauei aukera bat eman behar zaiela uste dut eta irakaskuntzara egokitu eta irakasteko tresna bezala erabili, izan ere baliabide multimedia asko daude zeintzuekin metodo tradizionalarekin baino gehiago ikasi daitekeen.

No hay comentarios: